La Granja desagertu da.
Cafe Bar Bilbao berriztu da

Cafe Bar Bilbao

Amaia Mujika Goñi
Bilboko Euskal Museoko
Etnografia saileko arduradun teknikoa

Zoria zer den, La Granja betirako itxi den egunean bertan Cafe Bar Bilbaok itxura berrituta ireki ditu ateak.

Cafe Bar Bilbao 1922ko abenduaren 21ean ireki zen, Santo Tomas egunez, Plaza berrian.

Garaiko jabeak Severo Unzue eta Miguel Madariaga ziren eta Luis Lerchundi Sirotich dekoratzailearen laguntzaz lokala berriztu eta inauguratu zuten. Te- eta kafe-areto bat zen orduan, eta barra bat gehitu zioten. Unzue Jna. Cafe Iruña-ren jabea ere bazen, 1903tik, eta 1923an Cafe Bar Gayarre zabaldu zuen, Iturribide kaleko 6 zenbakian. Azken hau erosteko bere Cafe Bar Bilbaoren zatia saldu zion Miguel Madariagari.
40ko hamarkadan, Vizcaina garagardotegiak lokala enbargatu zuen, jabeetako hiruk (Odriozolak, Amurizak eta Echebarriak) ordaintzen ez zutelako. Berehala Alejandro Baztan Unzue eta Justo Ursua, Iruñako langileak, batu eta taberna hartu zuten. Bertan egin zuten lan, dekorazioan aldaketarik egin gabe.

“Interesgarria da, lokalaren horma batean Hiribilduaren armarria ikus daiteke. Bertan Santiago apostoluaren zaldizko irudia ageri da otsoen ordez”

Alejandroren bi seme, Candido eta Francisco Javier, goiz hasi ziren tabernan lanean eta bertan jarraitu zuten jubilatu ziren arte. 1992ko maiatzaren 31an eskualdatu zen taberna, eta oraingo jabeek hartu zuten, bilboko ostalaritzan esperientzia handiko familia bateko oinordekoek, Pedro Martinez Basterraren familiak.
Eskualdatzeen eta 1983ko uholdeen ondorioz, aurreko jabeen oroigarri gutxi gelditzen dira. Hala ere, lokalaren dekorazioa ez da aldatu eta oraindik ere ikus daitezke marmolezko barra, hormen zeramikazko estaldura eta sabaiko egur landua.

Interesgarria da, lokalaren horma batean Hiribilduaren armarria ikus daiteke. Bertan Santiago apostoluaren zaldizko irudia ageri da otsoen ordez. Irudi hau Bilboko Udal Artxiboaren triptiko baten miniatura da eta Teofilo Guiarden esatetan, bukatu ez zen bilboko kontsulaturako armarrirako proiektua izan zen.

Share This