AGATE DEUNA, TRADIZIO BAT

AGATE DEUNA, TRADIZIO BAT

Agate deuna,Tradizio bat.
Jatorriz baserri-giroko tradizioa den arren, gaur egun hirietan ere ospatzen da.
Otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, koroak eta koadrilak kalera ateratzen dira eta koplak kantatzen dituzte santu honen omenez. Makilek lurra jotzean egiten duten soinuak laguntzen ditu ahotsak.
Agate Deunari kantatzen dion koro bat entzuteak zirrara eragiten du, hainbat mendetako tradizio baten testigu izatearen zirrara. Euskal Herrian III. mendeaz geroztik Agate Deuna bezperan kantuz omendu da birjina eta martiri hau. Otsailaren 5aren aurreko egunean, auzo eta herrietan, talde edo koadriletan, makilez lurra kolpatzen da, kantuen erritmoan.
Euskal Herrian indar handia du Agate Deuna bezperako festak. Makilen erritmora doazen koplek betetzen dituzte herriak eta hiriak
Golpeen zergatiaren azalpen bat da Lurrari dei egiten zaiola, neguko solstizioaren ostean esnatu dadin. Euskal mitologiaren berezitasunekin bat datorren azalpena da (Lurra gurtzea, kolore beltzaren metaforak, etab.) Izan ere, Euskal Herriko beste hainbat ospakizun erlijioso bezala, elementu paganoak eta kristauak nahasten dira. Adibidez, Agate Deuna animalia formarekin irudikatu izan da batzuetan, ahuntza edo katua adibidez.
Garai batean, gizon gazte ezkongabeak edo soldadutza egitera joateko adina zutenak (kintoak) ateratzen ziren, atez ate diru edo janari eskean. Gaur egun, adin askotako taldeak izan daitezke eta eskoletatik ere taldeak antolatu ohi dira, hainbat kausetarako dirua biltzeko.

Koplen gaiak asko dira. Santua oroitzen dute baina beste hainbat gai “normal” ere erabiltzen dira. Toki bakoitzean letra propioak izaten dituzte eta batzuetan bertsolariek laguntzen dituzte.
Hau da ezagunena:

 

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euk(ik)o al dabe.

Deun Agate(re)na batzera gatoz
aurten be igazko berberak.
igaz le(ge)z hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak.

Orain bagoaz alde egitera,
agur deutsugu gogotik.
Agate Deuna bitarte dala
ez e(g)izu izan dongerik.

 

… Ieup!!!