Idien lana egiten zuten emakumeak
 Memoria Historikoaren Legea betez, Bilboko udalak izana aldatu dio Alfonso Churruca kaia zenari, eta aurrerantzean Muelle Sirgueras / Zirgariak Kaia izena hartuko du.
Antzinako zirgarientzako merezitako omenaldia. Zirgariak ziren XIX. mende amaierara arte, lurrunez mugitutako barkuen erabilera normalizatu arte, gabarrak itsasadarrean gora bultzatzen zituzten emakumeak. Zirga deitzen diren soka lodiak erabiltzen zituzten Olabeagan eta Zorrotzan deskargatzen ziren mineralez eta merkantziaz betetako gabarrak eramateko.

Zirgan lan egiten zuten emakumeen lana Bilboko portuko errealitate gogorrenetako bat zen. Sakonera handiko barkuek ezin zuten Olabeagatik pasatu, horregatik merkantziak gabarretan eraman behar ziren Bilbon zehar zeuden biltegien kaietara. Lan hau emakume koadrilek egiten zuten, launaka normalean, eta lerroan arrastaka eramaten zituzten gabarrak, gorputzari lotutako unamak erabiliz.

«Bilboko prentsaren hitzetan, Zirgarien lana nazkagarria zen, gogortasunagatik eta haren baldintza ez-higienikoengatik»

Egoera prekarioaz aparte, zirgarien lanak beste hainbat arrisku zituen. 1879ko martxoaren 14an Noticiero Bilbainoegunkariak zirgariek izandako istripu handi bat jaso zuen Basakerien kapitulua izenburupean, Kazetariaren haserrea areagotu zen emakumea lagundu zutenak errementari bat eta gabarrari bat izan zirela jakitean. Ugazabak ez ziren arduratu ere egin. Gertaera honetan oinarrituta antzezlan bat sortu zen, Zirgariak, eta beranduago pelikula bihurtu zen.

Photograph by Lorem Ipsum via Unsplash
Antzezlan eta pelikulez gain, zirgarien bizitzak Susanna Martínen komiki bat ere inspiratu zuen, Atzo, atzo, atzo, Pikara Magazine aldizkarian argitaratu zena. Bertan, zirgarien lan-baldintza prekarioak erakusten dira, eta baita emakume zamalariena ere, merkantzia gabarretatik herrira eramaten zituzten emakumeak. 1905an egoerak berdin jarraitzen zuen zirgarientzat eta Maiatzaren Leheneko argitalpen berezian, La Lucha de Clases aldizkariak artikulu bat dedikatu zien emakume hauei. Adibide argia da horiei buruz egiten zen erretratua. Ile nahasia eta zikin aurpegia eta eskuak eta izterrak, gerritik eskegita dauden oihal zarpailez egindako gona modukoez erdizka estalita. Askok ez dute etxerik. Ahal dutena eta ahal duten tokian jaten dute. Lo… goiko auzoetako txabola-zuloetan. Arropa? Jantzita egiten dute lo.