Café Bar Bilbaoren historia, Bilbo hiriaren mende bat baino gehiagoko historia da:  Errepublikak eta monarkiak, abertzaletasunaren sorrera eta loraldia, gerra zibila (jabeei kofiskatu egin zieten), frankismoa, trantsizioa, uholdeak, krisi ekonomikoak, hiriaren eraldatzea, turismoaren gorakada….

Aldaketa asko… eta baita atsedenerako parada ere: Café Bar Bilbao tertuliarako gunea izan da beti. Ezagunenetakoak dira Lauxeta bera ere erakartzen zuten tertulia literarioak, II. Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian.

Taberna soil bat izatetik haratago, Café Bar Bilbaorentzat oso garrantzitsua da “gehigarri kultural” hori. Hirian antolatzen diren hainbat ekintzetan parte hartzeaz gain, haren espazio propioan ere ekitaldiak antolatzen dira: hitzaldiak, errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, antzerkia, musika. Aipatzekoa da «Antzerki Laburreko Gidoi Saria».

Hori eta gehiago, Bilbori eskainia. Bilbotarrok etxean senti gaitezen eta bisitariek ezagut gaitzaten.

eta ikusi bideo gehiago...