ZIRGARIAK
Zirgan lan egiten zuten emakumeen lana Bilboko portuko errealitate gogorrenetako bat zen. Sakonera handiko barkuek ezin zuten Olabeagatik pasatu, horregatik merkantziak gabarretan eraman behar ziren Bilbon zehar zeuden biltegien kaietara. Lan hau emakume koadrilek egiten zuten, launaka normalean, eta lerroan arrastaka eramaten zituzten gabarrak, gorputzari lotutako unamak erabiliz.
Egoera prekarioaz aparte, zirgarien lanak beste hainbat arrisku zituen. 1879ko martxoaren 14an Noticiero Bilbainoegunkariak zirgariek izandako istripu handi bat jaso zuen Basakerien kapitulua izenburupean, Kazetariaren haserrea areagotu zen emakumea lagundu zutenak errementari bat eta gabarrari bat izan zirela jakitean. Ugazabak ez ziren arduratu ere egin. Gertaera honetan oinarrituta antzezlan bat sortu zen, Zirgariak, eta beranduago pelikula bihurtu zen.