1911. urtean sortua - 1992. urtean berriztua
Bilbotarron gune kuttunetako bat eta aldi berean bisitarien gozamenerako aukera zabaltzen duena.
Bilbotarron gune kuttunetako bat eta aldi berean bisitarien gozamenerako aukera zabaltzen duena.
Karta
Ezagutu gure karta osoa
Goza ezazu zure pintxo eta razio gogokoenekin. Sartu eta arakatu zuretzat prestatu duguna.
Ezagunenetakoak dira Lauxeta bera ere erakartzen zuten tertulia literarioak, II. Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian.
Café Bar Bilbaoren historia, Bilbo hiriaren mende bat baino gehiagoko historia da: Errepublikak eta monarkiak, abertzaletasunaren sorrera eta loraldia, gerra zibila (jabeei kofiskatu egin zieten), frankismoa, trantsizioa, uholdeak, krisi ekonomikoak, hiriaren eraldatzea, turismoaren gorakada….
Taberna soil bat izatetik haratago, Café Bar Bilbaorentzat oso garrantzitsua da “gehigarri kultural” hori. Hirian antolatzen diren hainbat ekintzetan parte hartzeaz gain, haren espazio propioan ere ekitaldiak antolatzen dira: hitzaldiak, errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, antzerkia, musika.
Aipatzekoa da «Antzerki Laburreko Gidoi Saria».
Hori eta gehiago, Bilbori eskainia. Bilbotarrok etxean senti gaitezen eta bisitariek ezagut gaitzaten.












